Pribatutasun politika

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, webgunearen erabiltzaileei aditzera ematen zaie pribatutasun politika zorrotza dagoela, erakundeari dagozkion xedeak eta zerbitzuak betetzeko bildutako datu pertsonalei dagokienez.

Erabiltzaileak jakinaren gainean geratzen dira, baimena ematen dute bildutako datu pertsonalak era automatizatuan tratatzeko eta inskribatutako fitxategietan sartu ahal izateko, eta, era berean, baimena ematen dute, hala behar denean, hirugarrenei lagatzeko.

BIZKAIKO ARTE GRAFIKOEN ELKARTEAK datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun-mailak ezarri ditu, eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko guztiak jarri ditu, emandako datuak ez galtzeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko eta ez lapurtzeko.

Erabiltzaileek Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan onartutako eskubideak erabil ditzakete, beraien datu pertsonaletara sartzeko, eta datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko. Eskubide horiek erabili ahal izateko, idazki bat bidali beharko dute gure helbidera (KALE NAGUSIA 50, 5. SOLAIRUA, 48011 BILBAO, BIZKAIA) edo graficas@cebek.es helbidera.