Aholkularitza

Bizkaiko Arte Grafikoen Elkarteak hainbat esparrutako enpresa-kudeaketari buruzko informazio eta aholkularitza emateko zerbitzu ugari eskaintzen dizkie bere bazkide diren enpresei, inolako kosturik gabe. Halaber, baldintza onenetan, aholkularitzaz harago doazen auzi guztiei buruzko erantzuna eskaintzen du.

Laneko zerbitzu juridikoak

Laneko kontratutik, hitzarmen kolektibotik eta indarreko lege xedapenetatik eratorritako eskubide eta betebehar indibidual nahiz kolektiboekin erlazionatutako beharrizan guztiak betetzen dituen zabalkunde eta aholkularitza zerbitzua.

Halaber, faktura daitezkeen bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, esku-hartze aktiboa beharrezkoa duten eta aholkularitza baino harago doazen auzietarako eta igualak baldintza onenetan bazkidetutako enpresentzat.

Zerbitzu juridiko fiskalak

Zabalkunde eta aholkularitza fiskaleko zerbitzuak dira, eta zerga ezberdinen esparruaren barruan izaera fiskaleko auzi guztiei erantzuten diete (BEZ, Sozietateen gaineko Zerga, fakturazioko betebehar formalak, Zerga-administrazioari eman beharreko informazioa...).

Era berean, gaiaren inguruko azterketa sakonagoa edo gaian esku-hartze aktiboa eskatzen duten konplexutasun handiagoko kontuetan, aurrekontua eskaintzen du, baldintza onenetan, bazkidetutako enpresentzat.

Diru-laguntzak eta laguntzak

Aldizkako zabalkunde eta banakako aholkularitza zerbitzuak, Estatu, autonomia eta lurralde mailako eragile instituzionalek eskura jarritako laguntza eta diru-laguntzei buruz; horiek guztiak enpresa esparruan gauzatutako jarduerekin lotuta daude.

Beste auzi batzuk

Aldizkako zabalkunde eta aholkularitza zerbitzua enpresaren bestelako esparruetan, hala nola, Ingurumena, Prebentzioa eta Laneko Segurtasuna, etab.

Halaber, sektore-esparruarekin zerikusia daukaten auzi guztiei erantzuna ematen saiatzen da.

Kale nagusia 50. 5. solairua. 48011 Bilbao • Telf: 94 400 28 00 • Faxa: 94 400 28 51 • graficas@cebek.es