Paperekoak

“Paperak bizia ematen dizu” kanpaina

“El papel te da vida / Paperak bizia ematen dizu” Euskadiko Paperaren Kluster Elkartearen ekimena da eta, besteak beste, Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen lankidetza dauka. Ekimenaren helburua da paperari buruzko errealitatea helaraztea gizarteari.
http://www.elpapeltedavida.com

“Eskerrik asko, papera" kanpaina

“Eskerrik asko, papera" kanpaina Paperaren Foroaren ekimena da, paperaren kateko elkarteek Espainian eratutako komunikazio plataformarena, alegia; horien artean, besteak beste, Fiegraf dago. Xedea da jendeari paperaren zikloarekin erlazionatutako hainbat alderdiri buruzko informazioa eskaintzea.
http://graciaspapel.es

“Print Power" kanpaina

“Print Power" pan-Europar erakundea da; hedabide inprimatuak eta hedabideok marketin integratutako programa modernoetan eta kanpainetan daukaten egitekoa sustatzen ditu. Erakundeak hedabideen balioen kate osoa ordezkatzen duten enpresa ugari barne hartzen ditu, eta bost bazkide fundatzaileetako bat Intergraf da, inprenten ordezkari gisa.
http://www.printpower.es

Kale nagusia 50. 5. solairua. 48011 Bilbao • Telf: 94 400 28 00 • Faxa: 94 400 28 51 • graficas@cebek.es