Xedeak eta helburuak

Bizkaiko Arte Grafikoen Elkarteak ondoren aipatzen diren helburuak ditu xede funtsezkotzat, bere funtzionamendua arautzen duten estatutuetan islatzen den bezala:

  • Bere bazkideen interes profesional komunak ordezkatu, kudeatu eta defendatzea, pertsona, entitate nahiz erakunde publiko zein pribatu mota ororen aurrean.
  • Bazkideentzat interes komunekoak diren zerbitzu propioak sortu eta mantentzea, dela arlo teknikokoak, merkataritzakoak, prestakuntzakoak, kulturakoak edo laguntzakoak, zuzenean nahiz zeharka, bazkideei modu pertsonalean edo profesionalean laguntzeko.
  • Arte Grafikoen jarduera areagotzen saiatzea, egoki iritzitako bitartekoak erabiliz
  • Bazkidetutako enpresei eragiten dien informazio mota oro trukatzea: profesionala, teknikoa edo merkataritzakoa, legegilea edo soziala.
  • Prestakuntza Planak egitea eta Lanbide Heziketa Zentroekin batera lankidetzan aritzea, batez ere, lanaren betearazpen teknikoko baldintzak hobetzeko.
  • Elkarrizketa soziala eta langileen sindikatuekin eta Administrazioarekin komunikazioa mantentzeko legezko erakundea izatea, laneko harreman mota orori nahiz horietatik eratorritakoei buruzko akordioak ezarri ahal izateko.
  • Oro har, Arte Grafikoekin zerikusia duten jarduera industrialen garapena ahalbidetu dezaketen jarduerak zein ekimenak bideratzea, batez ere, bazkidetutako enpresen onurarako izan daitekeen izaera orokorreko jarduera beharrezkoa badute.

Kale nagusia 50. 5. solairua. 48011 Bilbao • Telf: 94 400 28 00 • Faxa: 94 400 28 51 • graficas@cebek.es