Aurkezpena

Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartea irabazi asmorik gabeko enpresa-erakundea da, eta Bizkaian jarduera industriala duten bazkidetutako enpresen interes profesionalak erakunde publikoen eta gizarte eragileen aurrean koordinatu, ordezkatu eta defendatzeko organo gisa eratu zen. 1912. urtean sortu zen, Unión Patronal de las Artes del Libro delakoaren sorrerarekin, eta 1919. urtean kolektibo moduan finkatu zen, Bizkaiko Arte Grafikoen Gremioa eratzean.

Elkartea 1977. urtean eratu zen gaur egun duen izenarekin, eta enpresa pribatuek eta pertsona fisiko nahiz juridikoek osatzen dute. Horiek guztiak Arte Grafikoen, Paperaren eta Kartoiaren Manipulazioan eta Argitaletxeen sektore industrialaren esparru profesionalean aritzen dira, bai eta aurrekoekin lotuta dauden jarduera industrial eta merkataritza-jarduera osagarrietan ere. Bizkaiko mundu grafikoko enpresen ordezkari ugari biltzen ditu, sektorean balioa duten bestelako eragileekin batera.

HURRENGOEN KIDE DA:

• Sektore grafikoko elkarteak:

• Enpresa-elkarteak:

Kale nagusia 50. 5. solairua. 48011 Bilbao • Telf: 94 400 28 00 • Faxa: 94 400 28 51 • graficas@cebek.es