Bazkidetzeko baldintzak

Enpresak Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen kide izan ahalko dira, Eskubide Osoko Kide gisa edo Laguntzaile gisa.

Eskubide osoko kide izan ahalko dira Arte Grafikoen, Paperaren eta Kartoiaren Manipulazioaren eta Argitaletxeen sektore industrialaren esparru profesionalean aritzen diren enpresa pribatuak (pertsona fisikoak nahiz juridikoak), bai eta aurrekoekin lotuta dauden jarduera industrial eta merkataritza-jarduera osagarriak ere. Euren jarduerak Bizkaiko Lurralde Historikoan garatu behar dituzte.

Halaber, Laguntzaile gisa bazkidetu ahal izango dira, Elkarte honetan eskubide osoko kide diren enpresekin nolabaiteko lotura duten jarduerak edo xedeak dituzten enpresak (pertsona fisikoak nahiz juridikoak), hala nola, garapen teknologikoko erakundeak edota sektore honekin erlazionatutako erakunde industrial nahiz merkataritza edota finantza-erakundeak.

Bazkide izateko interesa duzu?

Elkartean sartzeko asmoz zure enpresarako alta eskatu eta hartu nahi izanez gero, deskargatu eta bete hurrengo formularioa, eta bidali hurrengo helbide elektronikora: graficas@cebek.es.

Arte Grafikoen, Paperaren eta Kartoiaren Manipulazioaren eta Argitaletxeen sektore industrialeko enpresak

ESKUBIDE OSOKO BAZKIDEA (Deskargatu)

Eskubide osoko enpresa bazkideekin lotutako jarduera gauzatzen duten enpresak

BAZKIDE LAGUNTZAILEA (Deskargatu)

Kale nagusia 50. 5. solairua. 48011 Bilbao • Telf: 94 400 28 00 • Faxa: 94 400 28 51 • graficas@cebek.es