Bazkide izateak dituen abantailak

Bizkaiko Arte Grafikoen Elkarteak bazkide diren enpresen zerbitzura dihardu bereziki, eta sektore grafikoaren zerbitzura oro har. Hori horrela, gure helburuak lortzeko ahaleginak biltzen ditu, guztien arteko lanaren, aholkularitzaren, informazioaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren bitartez. Halaber, laguntza eskaintzen die enpresei, gero eta sendoagoak eta lehiakorragoak izan daitezen eta gero eta zorrotzagoa den egungo inguru ekonomiko nahiz sozial berriak planteatzen dituen erronka berriei baldintza onenetan aurre egin diezaieten.

Sektore grafikoa eraldaketa prozesu batean murgildurik dago, mugitzen garen inguruaren aldaketek eraginda: teknologiek, merkatuko legeek, kontsumo ohiturek, norberaren itxaropenek, lan baldintzek, globalizazioak... Ondorioz, enpresa eta ekoizpen prozesu optimizatuak eta negozio eredu berritzaileak eskatzen dituen etorkizunerako prestatu beharko da.

Elkarteak bazkide diren enpresen banakotasuna errespetatzen du, eta bere interesen defentsarako lankidetza sustatzen duen elementua da, betiere, etorkizuneko eta sektorearen eraldaketarako proiektu komun baten inguruan. Era berean, hausnarketa estrategikoa ahalbidetzen du kolektibo gisa, enpresen beraien artean edota sektoreko nahiz sektoreaz gaindiko beste erakunde batzuekin egon litezkeen lankidetza puntuak sendotuz; modu horretan, lehiakortasuna areagotzen da, izan ere, hori funtsezkoa da beraien etorkizuna nahiz sektore grafikoarena bermatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bete ezazu hurrengo formularioa, eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

INFORMAZIO ESKAERA (sakatu hemen)

Kale nagusia 50. 5. solairua. 48011 Bilbao • Telf: 94 400 28 00 • Faxa: 94 400 28 51 • graficas@cebek.es